XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Brian, Brazy eta Idi Kopeta, soinu horrek zer esan nahi zuen jakiteko elkartu zirenean, morroi bat etorri zitzaien ondora, eskuan eskutitz bat zekarrela.

Brianek hartu zuen, berak bakarrik baitzekien irakurtzen.

- Dirudienez desafio bat da: Wamba, Witles-en seme, Zedrik Sajoiaren bufoi....

- Broma bat al da? - Zer diozu? - Ez, hala dio eskutitzak.

Irakurtzen bukatu zuen.

Beraz, Wamba eta Gurthek desafio egiten zieten, presoak aska zitzaten.

Hauek beldurtu nahiean beste eskutitz bat idatzi zuen Brianek, Idi Kopetak aginduta.

Bertan, desafioa ez zutela onartzen eta hurrengo goizean hilko zituztela Zedrik eta beste lagunak adierazten zen.

Kristauki hil zitezen, apaiz bat eskatzen zieten.